XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Edo, eta hau oso problematikoa zen baina itxaropena ez omen da inoiz galdu behar, norbaitek bera liberatu arte....
Denbora behar zuen, bahiketa luzatu....
- Nik ez dut Nigeria ez nigeriarrekin zerikusirik.
Nitaz duzuen informazioa ez da zuzena.
Nhamdi-k ukabilak estutu zituen.
Kurt haiei begira geratu zen, bere gorputzara noiz zuzenduak izango zirenaren beldur.
Baina nigeriarrak hitz besterik ez zuen egin: - Oso kuriosoa zu Dakar-era etorri eta tratatu dituzun pertsona apurrak zerrenda horrekin zerikusia izatea.
Horrelako kasualitateetan ez dugu sinesten.
Eta gero, zure lagunaren testigantza dago.
Azken esaldi hau entzun zuenean Vincent Baudot-en begiek bizitasun berezia hartu zuten.
Nhamdi-ri hurbildu eta hura besotik hartuz gelatik atera zuen.
Alboko gela batean, atea itxita, Vincent honela mintzatu zen: - Nhamdi, zure eta nire metodoak ez dira berdinak.
Ezagutzen dut nolako ospea duzun Nigeria-n, eta zure izena entzuteak bakarrik, gobernuaren etsaiak dardaraz jartzen dituela.
Baina hemen Senegal-en gaude eta zure ospe hori ezezaguna da.
Bestalde, eta ez iezadazu orain esatera noana zure arrazaren aurkako iraintzat hartu, Kurt zuria da, ni bezalaxe....
- Zer nahi duzu, Vincent? - galdetu zion zakar Nhamdi-k.
- Galdeketa zuzentzea niri uztea
- Nola diozu hori, Vincent?. Sistima horrek ez dit inoiz huts egin. Eta zuk zeuk ere praktikatu duzu.